
1. PAUSOA:
Elizaren fatxada aurrean, komentuko atariaren altueratik
“Eliza moderno” bat da, 1950-55 urteen artean eraikia.
1950.urtean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak iragarritako Aurreproiektu lehiaketa batean saritua.
Bertara 14 proiektu ezberdin aurkeztu ziren.
Beste 13ak diseinu tradizionalagoak ziren.
Espainiako lehen eliza modernoetariko bat izan zen hemengoa.
Arantzazun eraikitako eliza bat da (mendian) irudi txiki bat jasotzeko egina.
Gure eskubi aldean dauden bi arkuak bi haitzulo dira. Arantzazun ehunka kobazulo daude…

2. PAUSOA:
14 Apostoluen aurrean
Apostoluak Jorge Oteizak egin zituen. Oteiza Orion jaio zen. (1908)
14 dira eta ez 12. Konposizio arazo bat da: zabalera horretan eta daukaten altueragatik, hobeto datorkio 14 ipintzea eta ez 12.
Guztiei ipintzen die izena, San Paulo eta San Matias gehituz, azken hau Judasen ordezkoa.
-
Ez ditu Apostoluak irudikatu nahi, apostolua baizik: 14 aldiz errepikatutako apostolu bat. Hortik dator Oteizak esana: 14 apostolu ipini zituela gehiago sartzen ez zitzaizkiolako.
Hau lehen irakurketa bat dugu: “Gai berari buruzko bariazioak”.
-
Ez dute izenik, ezta mezu propiorik ere. Ez dira beren buruaz ari. Beste bati buruz ari dira. Horregatik daude hutsik, Oteizak zioen moduan.
-
Ez dira kristau ikonografia bati egokitzen zaizkion irudikapenak, baina pentsamode oso erlijioso bati erantzuten diote. Horrela ikus daiteke Jorge Oteizak bere obrari buruz aurkeztutako memorian.
Hona hemen irudikatu nahi izan zuen horretara hurbiltzen gaituzten ideia batzuk:
-
“Ematen dena besterik ez da gordetzen edo irabazten. Bizia ematen duenak, Bizia dauka. Heriotza ematen duenak, heriotza dauka. Jainkoaz bete behar duenak, norbere buruaz hustu behar du”.
-
Edo: “Hemen ez dago haragiari inolako kontzesiorik. Hemen denak gorantz pisatzen du”
-
Eta hau ere bai: “Gizakiago egin behar ditudala aholkatzen didate, baina inork ez dit adierazten espirituzkoago egin behar ditudanik, eta are gutxiago hori nola egin beharko ote nukeen. Arima, gorputz materialak tratatuz islatu beharra daukat”.
Esaldi hauek, beraz, barne jarrerak agertzen dituzte. Apostoluak gorantz begira daude behean aurkitzen ez duten argi baten bila.
14 irudiek giza existentziaren drama adierazten dute: bizitzeko eta bizitzari zentzua aurkitzeko zailtasuna.

3. PAUSOA:
Fatxadako Pietatearen aurrean
Gora begiratzen badugu Pietatearen irudia aurkituko dugu. Ama dago hor, hildako semea bere oinetan duela.
Semea galdu duen ama baten zorigaitza eta samina adierazten ditu, semea modu bidegabean hil dutelako.
Ama eserita dagoela ikus dezakegu, oinak semearen gorpu gainean ditu, baina jaikitzen ari da, bere eskuekin frontiseko horman indarra egiten ari da zeruari ondoko galdera botatzeko: “Nolatan utzi duzu hiltzen? Nolatan hil daiteke gizon bat horrela? Zergatik sufritzen dugu? Zergatik heriotza? Zergatik gaitza munduan? Zergatik niri?...
Gizakia bera bezain zaharrak diren galderak.
Eta hor gelditzen da galdera, zintzilik, erantzunik gabe.

4. PAUSOA:
Nola sartu?
“Jaisten eta txikiagotzen”
Jaisterakoan, gora begiratzea ez da erraza.
Funtzio garrantzisu bat betetzen dute: dakartzagun ardurak atzean uztera behartzen gaituzte eta guri ez dagokigun toki batean sartzeko prestatzen gaituzte. Leku sakratua da.
Jaitsiera hau Saenz de Oiza arkitektoak esaten zuena da: Elizara “Jaisten… eta txikiagotzen sartzen da”.

5. PAUSOA:
Chillidaren 4 ateak
eta San Frantzisko
Ateak 1954an egin ziren. Chillida oso gazte batenak dira, 30 urte zituen orduan. (1924)
Zumaiako Ontzioletan desegindako ontzi baten atalez eginak daude eta ateen orrien gainean pletina batzuk daude, collage forman.
Chillidaren ondoko esaldiek, berak adierazi nahi izan zuena ulertzen laguntzen digute:
“San Frantziskoren espirituarekin bat egiteko, txirotasunaren sinbolo bat gehitu nahi izan nion frantziskotar ordenako Basilika bat eraikitzeko lanari. San Frantzisko zoragarria zen. Eta eguzkiaren sinbologia erakusten duen zirkulua erabili nuen Anaia Eguzkiaren Kantikari omen egiteko”. (Eduardo Chillida)
Eguzkia irudikatzen duten zirkulu oso batzuk ikus ditzakegu. Zirkuluerdiek ilargia irudikatzen dute.

6. PAUSOA: Barrura sartzen
Lehenik eliz atari edo “nártex” ean sartuko gara. Toki hau paseko leku bat da eta horregatik ez dauka inolako apaingarririk.

6. PAUSOA: Barrura sartzen
Lehenik eliz atari edo “nártex” ean sartuko gara. Toki hau paseko leku bat da eta horregatik ez dauka inolako apaingarririk.
Atea irekitzean Andre Mariaren irudi txikiarekin egingo dugu topo. Ama Birjina oso presente egiten da. Dagoen guztia berarentzat eraiki da. Hemen betetzen da hasieran esaten genuena: Arantzazun eraikitako eliza bat da, irudi txiki bat jasotzeko egina.
Handitasuna, harmonia, ongizatea. Sentimendu hauek bisitaria harrapatzen dute.
Elizak ez du inongo mezurik eman nahi. Espazioa sortu nahi du. Saez de Oiza arkitektoak zera nahi zuen: bisitaria eliza barruan ongi sentitzea.
“Ondo sentitzen naiz. Ez zait ezer inposatzen” esan zuen indiar gazte batek denbora luzea zutik eta isil-isilik eman ostean.

7. PAUSOA:
Aurrera egiten
Gomendagarria da bisitariak pauso geldoak emanez aurrera jotzea, ahal dela goiko aldera begira. Gortina ikusezin bat azalduko zaio begien aurrean erretaularen goialdeko argiarekin topo egingo duen arte. Tentsio oso indartsu bat dago, ikusten denaz “harantzago” eramaten gaituen tentsio bat: (1929) “Bizia, bizitza hau baino zerbait gehiago da”. “Goialdea argitsuagoa da beti”.





